XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERRIZ-HERRI

BAIONA

Urthe muga.- Phesta handia egin dugu ala kampoan ala elizan Alemanak joan ondoko urthe muga. Soldadoen errebua, beltz eta zuri, gerlan hilen orhoitzapeneko tokian lore pausatzea. Alemanen kontra arizan zelako Barbonensek mintzaldia. Prefetak minzaldia Pauetik jinik. Elhe onak zituen Frantsesek elgar aditzeaz eta geroari buruz lanari lotzeaz.

Ez baitugu baa gazter zentzu ondarraren galarazteko aski josteta, arenes kursetako bar ean behar zuten gero dantza gau gehiena. Ez da bakharrik Baionakoa. Hor muntatzeaz geroz, iduritzen zaiote bal bat ondotik gabe ez dohakela.

Elizan, Lartigau, Baionan gu Katolikoentzat on den kaseta bat ager-arazi nahiz ari denak, aiphatu du gure zoriona joan zirelarik, menturaz alegeratu gintuena azken bitoria egun hotan jakiteak laino gehiago. Bainan Frantzia aphal dela, kraskatua bezala. Zer dugun egin behar altchatzeko. Egitekoetarik bat Jainkoari emaitea zor zaion ohorea, Jainkoa gabe egin obrak zimendu ahulak baitituzke.

Phesta pollita zinez.- Saint-Etiennen zuten igandean herriko obra onentzat, Saint-Fiacre baratzezainen patroinaren egunean. Jaun Aphezpikua han zuten Elizan laborantzako tresna mota guzietarik. Arratsaldean orga andana biek itzulia zoinek ederrago beztiturik lorez eta chingolaz. Pollitenentzat baziren primak. Baratzezain, lore eta landare saltzaile, erle arthatzaile, eiherazain, etc., ofizio bakhotchak bazuen bere karroa.

Egarri edo gose zirenek hatcheman zezaketen eskas zutena. Kermeza delako horrentzat bildu gauzek gaitzeko arrakasta izana zuten bezperan. Alainan hiritik hoin hurbil eta gauzak jendek erosteko prezio moldekoan!

MIARRITZE

Ohointzan tropan.- Zembeit etche bazituzten arroatuak; batzu agerian maskaturik joanik. Poliza ibilia zen debaldetan. Ez dakit demboraren buruan zerk ezarri dituen bidean. Sei badituzte preso altchatuak; bi baiones eta hemengoak lau. Hotan, guziak sudurretik zabiltzana, emazte bat, Madeleine Peyronnet, 47 urthe, villa batetako etche zaina. Zer nahi on zaioten; mubleak berdin etche hutsetan. Ebats eta ichilka sal. Bi pauzuer bordelesak joanak ziren bichtatik, naski zerbeitez beldurturik.

Sua.. - Astelehenean grand Hotel delakoan sua lotu da, bainan laster hil dute. Beharrik!

IHOLDY

Herriko phestak.- Buruilaren bian ditugu gure phestak. Huna pleka partidak Bezperak ondoan, Dorre eta Borda Boudon eta Lissarren kontra.

Astelehen arratsaldean, St-Martin eta Lascanoteguy Laduche eta Audeten kontra Asteartean Champacirc;teauneuf eta Etchegoin Sallagoity eta Lacroiren kontra.

Ondoko igandean, Sallagoity eta Paris Valentin eta Curutcheten kontra.

HAZPARNE

Pilotako astea.- Igandean hasia, Donibane-Lohitzunen huntan bururatzen da gure herrian. Huna partiden tenoak: laraubatean, hiru orenetan, esku huska, gazteak; Arrangoitze eta Donibane ziburu; lau orenetan, zaharchoagoak, Donibane-Garazi eta Port-de-Lanne; bost orenetan atchiki ttipian gazteak: Sara eta Hazparne.

Igandean, hameketan, luzean; Sara eta Donibane-Lohitzune. Lau orenetan esku huska, handiak: Donibane-Garazi eta Paristarrak; ondotik atchiki ttipian handiak: Donaphaleu eta Paristarrak.

Partida horietako idabazdunak, chapeldun gelditzen dira urthe batentzat; hea ez duztenetz denek zazpi ahalak eginen nagusitzeko.

Oraiko ustez, laraunbat goizean luzeko partida eder bat ikhusiko dugu hameka orenetan. Zer bi egunak pilotaren adichkidentzat!... aroa alde badugu.

Arrabot berria.- Zelhaiko pilota plaza doluan ginuen arrabota haizeak aurdikiz geroz duela lau urthe. Ordaina chutitzen ari daukute handi eta eder, oraiko herriko kontseiluari johan zakon bezala. Lurra, herriak erosia, herriak chutitren du, Celhaiko gazteria ederraren laguntzarekin. Eder da ikhustea gazteak bermatzen, urririk, aldizkatuz, harginen laguntzen.

Zer indarra batasuna!

Hil meza.- Laraunbatean hil meza ginuen, Emile Goutenegre, Gerechiteikoarentzat. 22 urthe. Mugaz bestalderat juantzen orai bi urthe Afrikarat soldado juaiteko; hango hirizeinek eman zuten Alemanen eskuetan eta egun hotan burhasoek ukhan dute semearen hil berria Alemanian.

Othoitz bat arima horrentzat.

Ezkontza.- Iragan astean ezkondu zaizku Robert Seillan eta Marie Hiriart-Urruty, gure herritar gazte propiak.

Gure konplimenduak, esposer eta bi familia ohoragarrier.

Luzean.- Iragan igande goizean, gure pilotariek Louis Madré, Jean Etchevers, André Ihidopé, Pierre Darmendrail eta Jean Partarrieu botari erhautsi dituzte Saratarrak: Aguirre bi oneak, Larronde, Doyharzabal eta Eusebio botari: 13 eta 5.

Gure guziak untsa arizan dira; bainan, Madré denek aise nagusi.

ANGELU

Maura-ren tehenta.- Maura komunichten misionesta da. Herriz-herri dabila hemen predika eta han predika, eta bethi orroaz. Kazeta huni biziki aiher zen joan den larunbatean. Gizagaizoak ez dauku irakurle hainiz khenduko bere oihu hutsekin! Egia erran, uste dugu berdin zaion, bere mintzatzale saria emaiten dioten ber. On dakiola!

Kolpatu.- Oto bat Miarritzetik heldu zen. Angeluko karrika buruan kamiun amerikano bat koskatu du. Bi kolpatu izan dira: Baionako klinika batetarat ereman dituzte.

HENDAIA

Aleman bat ihesi.- Hogoi-ta-hamortz urteko aleman presoner bat Espagnol langile batzuekin nahas-mahas entseatu ta Espainiarat iragiterat. Bainan muga-zainek hatcheman dute.

DONAPHALEU

Heldu den igandean Oldarra erraiten dioten gazte-biltzarra Donaphauleun ukanen dugu.

Miarriztar Eskualdun alegerak dira, sort-herriko ohidura on eta eder guzieri atchikiak.

Gure lehenagoko dantzak, kantuak eta jostetak nahi lituzkete berriz pizku. Hala-hala erakutsi gogo dute nun-nahi agertzeko on ditezkela eskualdun dantzak. Parisen Salle Pleyel delakoan jadanik arrakesta gaitza ukan dute Oldarratarrek. Segur gira Donaphaleutarreri ere gustatuko zaizkola.

HELETA

Herriko phestak.- Joan den astean ezarri beharrak, huna berant bada berant, Heletatik heldu zaizkigun berriak.

Joan dira ederki. Haatik pilota partida zen miresgarriena Andre dena Maria eguneko hura... Zer partida pollita! lau herriko hoberenen artean; lauak soldado-geiak, gazteenak 16 urthe, Jean Urgorry, bi urthe gabe bere burua aipharaziko duena.

Oro loriatu gira horier beha, hoin gogotik lotzen ziren pilotari! Holakoak hainizeri gustagarriago zauzku berze omen handiko hek baino eta ez direa miletan merkeago!

JUTSI

Beltchuko bortutik galdu da bi urthe eta erditako miga bat; ogi bihi kolore; bi beharrietan chiluarekin; chinchila bat lephuan zurezko ustearekin, eta usteian ezarria: Juxue.

Zerbait berri dakienak hel araz dizala Jutsiko jaun merari. Saristatua izanen da.

Donibane Lohitzune

Eskuarazko ikusgarria.- Larunbat aratsean, bederatziak eta erdietan eman da, pilotako plazan, gauazko ikusgarri eder bat, Oldarra deitu batasuneko dantzariekin eta Alegera-ko kantariekin.

Eskual-Herriko choko guzietako dantzarik ederrenak ikusi ditugu eta kanturik ederrenak aditu. Mundua bildu da, ikusgarri hortarat, plaza guzia bethetzen zelarik. Gure dantzari eta kantariek errekestarik haundiena izan dute; eginak izan zaizkoten laudorioeri juntatzen ditugu gureak ere.

Pilotako astea.- Urthe guziez egiten den pilotako astea, gure herrian asi da aurthen. Igande goizean, meza nagusia haundienean kantatua izan da, elizako kantariekilan. Okasionezko predikua egin dauku, Idiartegaray jaun aphezak, gure joko ederra laudatzen zuelarik, arbasoen ohidura zaharrer jarraikitzeraz geroz.

Mezaren ondotik jokatu da luzeko partida, Sarako eta Hasparren-ko gazten artean. Astetik Hazpandarrak aintzinean abiatuak gatik, Saratarrek idabazi dute: 13 joko eta 5.

Aratsaldean jokatu dire berriz, pala-ko eta chistera haundiko bi partida. Lehenbizikoan, kontradioak ziren, alde batetik Alzate eta Couartou, Hendayarrak; bertzerik berriz, Etcheverry eta Carricaburu, herritarrak, Hendayarrak aintzinean jarri dire, bainan gureak urbildu 36 eta 38.

Huntan Carricaburu kolpatu da, eta Etcheverry, hemen Ttettel deituak, bakarrik segitu du bertze bien kontra. Hain ongi jokatu du, nun 49etarat heldu baita, bertze biek ez zituztelarik 47 baizik. Bainan sobera unatua zen, eta azkeneko hirur tantoak Hendayarrek egin dituzte, partida idabazten zutelarik: 50 eta 49. Gure konplimenduak bereziki Ttettel-eri, zeren bakarik buru atchiki duen bere bi kontrariori.

Bigarren partida jokatu da, chistera haundirat, Pauetarren eta Mauletarren artean. Nahiz haunitzek uste zuten azkeneko hauk behar zutela idabazi, Paueko pilotariak dire nagusitu, gutiz haatik: 60 eta 58. Azkeneko tantoan berdintzeko zirelarik, Mauleko sakariak falta egin du. Paueko jokatzen zuten, Martinez, Estibotte eta Loustaudine-ek; Mauleko berriz, Bisquey, Recalf eta Aguer-ek.

Astelehen aratsaldean jokatu dire, plaza berean, chistera laburreko eta haundiko bi partida; lehen bizikoan, kontrarioak ziren, Saratarrak eta Camboarrak; lehenbizikoek idabazi dute. Chistera haundirat berriz, Mauleko eta Donibane Garaziko gazteak. Mauletarrak nagusitu dire huntan.

Partida hauk guziak, Championnat hortako azken partidak ziren. Idabaztalek errezibitu dituzte medaila eta kopak.

Eskolen eguna.- Elduden igandean izan behar dugu, gure herrian, eskola girichtinoen eguna. Okasione hortan, meza nagusia kantatuko da, haundianean, Schola Cantorum-eko kantariekilan, hameketan. Pensatzen dugu girichtino guziek konprenituko dutela, beren eginbidea obra eder horren alderat.

SOKOA

Itsasoaren besta.- Jadanik aiphatu ginuen besta, eginen da elduden igande, buruilaren bian. Huna laburzki, nola iragan behar duen.

Goizeko 9etan, herriko eta marinako buruzagiak bilduko dire marinelen aterbearen ainzinean eta ganen oinez Socoarat, Arin batasuneko klikak lagundurik. Hamar orenetan, Socoa-ko fuertean emanen da meza nagusia, haundienean. Hameketan, pilota partida, Harambillet-Barenne eta Laduche-Frédéric Dongaitz-ekilan.

Aratsaldean, laur orenetan, itsasoan, barko kursak. Bederatzietan, ikusgarri bat, André Dassarv artista aiphatuarekin, eta Oldarra-ko dantzariekilan. Ondotik bazterren argitze eta feu d'artifice delakoa.

Donibanetik, Socoa-rat izanen dire autobus-ekin eta urez, zerbitzuak, harat-hunat.

DONIBANE-GARAZI

Mauleko.- Eskual-Herri guzian aiphatua da Mauleko ikasetche famatua. Gerla aitzinean, harri eauntsi edo galerna izigarri batek hainitz desmasio egin zakon; gerla demboran, aleman soldadoek ez ongirik egin eta ororen gainerat, Frantzia libratzeko egun hetan, juanden urthean, aleman aireko batek bombaz parte bat funditu zuen. Horien guzien antolatzeko ehun mila liberakoak errechki juanen...

Chede hortarat odo despendio horien kukutzeko, eskola hortako buruzagia, Charriton apheza, eske dabila, paropia zombaitetan. Igandean, Donibaneko aldi zuen. Hiru mezetan ederki predikatu dauku eta guk ere bihotz ona erakutsi.

Juailen.- Colonies de vacances delakoan ziren haur Bayonesak juaiten zauzkigu. Alta ez ginen horiekin eneatuak. Heien kantu alegera eta manera lerdenez, jende guzia gustatua zen.

Atchik dezatela luzaz Donibaneko orhoitzapen ona.

Bilkura.- Egun hautan komunicht batzuek egin daukute bilkura bat; herra bihotzean ehautsiaka arizan zauzku presuna batzuen kontra, eskola libroen edo heien laguntzaren kontra -Jaunttoak, kasu! Orhoit, dila zombait urtheko etsemplu batez!! Zuen arramantzez eta palabrez ez herritarrak kecharaz! Kestione hortaz oraino mintza gaitezke.

Ezkondu.- Pierre Etcheverry bucherra ezkondu da Uharte Irouléguy-ko alabarekin.

LUHOSOA

Andredena Maria-ko pestak joan dira ederki bai Elizan bai plazan.

Heldu den igandia. Desafiozko pilota partida izanen da bezperak ondoan lau oren zahar inguruan. Hariko dira Lissar Jean eta Boudon. Damestoy Pascal eta J.P. Elicetche-n kontra. Izanen da ere soinu ederra.

SARRANTZE

Sarrantzeko beila.- Aspaldiko beila da, eta lehenago Eskualdun hainitz bazabilan Sarrantzeko Ama Birjinaren oinetarat, bereziki Amikuzetik eta Ziberotik.

Abisatzen ditugu gure alde hoitako irahurleak buruilaren (setemeren) bian eta hiruan beila handia izanen dela Sarrantzeko elizan.